Pásate al MODO AHORRO

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzeko programaren finantzazioa zabaldu du

Bingen Zupiriak 1,2 millioi euroko diru - laguntzak aurkeztu ditu Ulibarri programarentzat

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzeko programaren finantzazioa zabaldu du/ EP
Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzeko programaren finantzazioa zabaldu du/ EP

Gobernu Kontseiluak ontzat hartu du Hezkuntza sailburuak egindako proposamena 2020-2021 ikasturterako. Programa honek 1.225.000 millioi euro dauzka, aurreko urtean baino 50.000 euro gehiago. Ulibarri Programak euskara hizkuntza- normalkuntzarako eta haren erabilera sustatzeko asmoa dauka. Diru- laguntza honek euskara sustatu nahi du jendearen artean. Horrela adierazi du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta bozeramaileak, Bingen Zupiriak, programaren aurkezpenean. 

2020-2021 ikasturtean, Euskadiko 410 ikastetxe hartuko dute parte programa honetan, 236 ikastetxe publiko eta 174 itunpekoak. Programak eskoletan jorratzekoak dira. Egindako proiektuek eskoletako egunerokoan euskararen erabilera sustatzea dute helburu nagusi. Ikastetxe hauek, eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adosten dute. Ikastetxeko Normalkuntza Proiektua egiteko, egoera aztertu eta diagnosia egiten dute zentro hauek. Ondoren, lau urterako proiektua (HNP) zehazten dute, eremuz eremu honako hauek definituz: helburuak, abiatuko diren jarduera motak, arduradunak, ebaluaziorako adierazleak eta denbora tarteak.  

Ulibarri Programaren baitan garatzen diren hizkuntza normalizazioko proiektuak Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuarekin loturan diseinatuko dira. Zupiriak aitortu du proiektu hauek euskararen normaltasuna bultzatu nahi duela eskola-elkartearen egunerokotasunean. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, gaur egun nekez uler daiteke euskararen erabilera normalizatzeko proiektu bat garatzea, "Hizkuntza Proiektua bezalako esparru handiago batean hartzen diren erabakiekin loturarik gabe". 

Archivado en:

Lo más leído
Destacados